EUROPA ESAN DUZU? KULTURA ESAN DUZU?

julio 19, 2016

Euskarazko itzulpena: Felipe Juaristi

 

Jean Monnetek halako batean esan zuen: “Europa berriro eraiki behar balitz, kulturatik hasiko nintzateke”.

Kultura eta arteak, lehen arazoa izango lirateke Europan? Gure Europa, biziko al litzateke kul- turatik kanpo?

Stefan Zweigek 1942an idatzi zuenean Atzoko Mundua. Europar baten Oroitzapenak, berak Europa zaharra bazela ziurtatzen zuen, bere espazio kulturalean, zetozkion mehatxuak ere aipatzen zituen. Stefan Zweigen Europa kulturala intelektual ongi hezi, aditu, humanista eta unibertsalisten ohe biguna da. Baina ezin hori esan herriei buruz. Eta Hitler iritsitakoan, kulturaren Europa hori hain izango da arina, ezen basakeriaren biktima bilakatuko baita.

Beraz, kulturak kontatzen du Europan; izan ere, bai atzoko bai gaurko Europan ere ez da ekintza- saila, dimentsioa baizik. Stefan Zweigentzat baino areago, gaur egun bera sustrai eta oinarri da.

Kulturaren Europa egitea, horren kontzientzia izatea da; kulturaren ideia europarra eraikitzea da, sekula izan ez den bezala elkarren artean banatzea eta espazio kontinentalean esku-eskura jartzea.

Zeren eliteek soilik bizi izandako kultura europarra ez dago berriro egiterik. Musikariak, orkestra- buruak, museo-erakunde handiek hala azaltzen digute.

Pontus Hulten, Stockholmen jaioa, Pompidou Zentroaren lehen presidentea izan da. Stéphane Lissner, frantsesa bera, gaur egun Pariseko Operan dagoen arren, Milaneko Scalako zuzendari izan da. FIAC, arte garaikidearen azoka handia Jennifer Flayk kudeatzen du, 2003az geroztik, Britaniar Inperioko mendeko eta europarra oso.

Europa honen ideia kulturalaren adibide eder bat eman dezake Thomas Ostemaieren “Rikardo III.”ak, 2015eko Avignoneko Jaialdian: ingelesen baten lana, aleman batek eszenatokian jarria, hizkuntza horretan jokatuta (azpitituluekin), Europako antzerki jaialdirik handienaren ikusle gehienbat frantsesentzat. Nahasketa hala moduzko horrek antzerkiak aspaldidanik ikusi duen unerik ederrena eman zuen.

Kulturaren europar “hezia”, alegia elitista, ondo portatzen ari da. Beharrezkoa al da bera? Seguru asko bai. Nahikoa ote da? Seguru asko, ez. Bakarra ote da? Gero eta bakanagoa da, zorionez.

Hogei urte igaro ondoren, fenomeno global gisa azaleratzen dena, hobeto ulertzen dugunez, Hiria da. Jaia Hiriaren zati banaezin bilakatu da: horrekin batera hiri bazter aktiboak azaldu dira, alegia hiri gune abandonatuaren erabilera, artea kalean, kultura elkarren artean banatua.

Eman dezagun hipotesi arriskutsu bat. Kultura europarrak ez du kultura instituzionalarekin batera aurrera joko, Jaian oinarrituta Hiriaren soziabilitateak garatuz baizik. Horrela Hiria eta kultura berri- tuko dira. Eta Hiria kultura europarraren gune eta definizio berri bilakatzen da.

Hiri milioidun (biztanle kopuruari dagokionez) deitzen den horri dagokiona da, Europako metropoliaren eredu baita, “eszenatoki nazioartekoan pisua izanik, bizi kalitateari eusten diona

–Alain Juppé, Bordeleko Alkateak esana–. Hiri milioidun hauek Europan hirigintzaren laborategi dira, hiriburu handiak baino malguago eta eraginkorragoak baitira, haietan inspiratuta badaude ere.

Aipa daitezke Hanburgo, Edinburgo, Nantes, Lille eta, gero, maite ditugu Europako hiri horiek, Bilbo eta Donostia ere bai.

Hogei urte eta gero, “hiri milioidun” hauetan azaleratzen ari dena, artea espazio publikoan da, eta “arteak kalean”, alegia  arte espresiobide berria, non eszenategia hiri osoa den, eta publikoa hiritar guztiek osatzen duten. Antzokia bereganatu dute, hormak bota eta hiri osoa bihurtu da antzo- ki, denek onartutako irudi-multzo baterako.

Artearen kontzepzio berri hau, kolektibo harrigarrien baitan garatzen da; artea kalean da eta artisten eta hiri publikoaren arteko harreman orijinalak asmatzen dituzte, alor (in)disziplinario guztie- tan. Ez dira kanpotik eratutako fenomenoak. Autodefinitzen dira, elkar asmatzen dute eta elkarren artean egokitzen. Sortzen dira behetik, ez goitik. Fabrice Lextraitek aztertuak, orain hamabost urte hotsa egin zuen kultura ministro frantsesari egindako galdeketan, beraiek dira, beren formula erabi- liz: “Arte lurralde berriak”.

Esan daiteke kulturaren europar ideiaren geroa hemen dagoela jokoan, izan ere, “Arte lurralde berri” horiek hartzen baitituzte arte eta kultura instituzionalek nekez onartuko lituzketen espazioak, bai eragin sozialari bai ingurumenari begira, espazio publikoa gizartearen antzerkitzat hartu bai- tute.

Hondakinak, artearen espazio berriak? Ikusi dugu sortzen, artista kolektiboen eskutik, Europa osoan zehar hogei urtetik hona. Iparraldeko Europatik hasteko, burura datorkit Berlineko UFA Fa- brika, Schaerbeck Azoka Plaza Bruselan. Hegorago joanez, Maiatzeko Orube Ederra Marseillan; Main –d´oeuvre Saint Ouen-en, Parisen.

Artea eta kultura egiteko modu ezberdin honen emaitzen artean aipatu behar da partekatze- ko dagoen espazio publikoaren imajinario berria, makina erraldoiek dantzan jartzen duten irudi- multzoa, Hiria neurrigabetzen eta haren gainerako begirada aldaratzen baitute. Adibide bat? On- tziola zaharraren hondakinean, Luxuzko Errealak Giganteen Familia eszenan sartzen du: 7,5metro Amona batekin, hirira abian doa! Bere Ilobak, alboan, neurriei eusten die. Nantesen ere, Francois Delarozièreren Elefante Handiak (11 metro behetik gora, 50 tona) 50 lagun hartzen ditu bere eser- lekuan, hirian zehar poliki ibiltzeko jendearen artean.

Europan, gaur egun, lurralde berri “sortzaile” hauek botere publikoen laguntza dute zabaltzen hasitakoan, batez ere Udal Botere Publikoena, ulertu baitute zenbateraino berez sortutako mugi- mendu horrek, gizartearen bilakaerarekin eta berarekin dakartzan irudi berriekin bat eginez, lagun dezaketen birmoldaketa bidean ari den metropoli bat zahar berritze prozesuan. Hiri bat ez al da beti zahar berritzen ari? Horrela, galbidean den espazio publiko baten beste zentzua hartzen du, eta identitate berriaz hornitzen da.

Mugimendu honek badu nolabaiteko eragina belaunaldi berriko instituzioetan, alegia botere publikoek sortutakoetan. Instituzio tradizionalek (antzoki, kontzertu areto, opera) baldin badute gaur egun bakoitzak bere tokia eta bere beharra, Frantzian eta kanpoan, ikusi dugunez, toki berriak sortu dira, “kultur landak” gisa izenda ditzakegunak. Aipa dezagun Parisko periferiako auzo deprimitue- tan, CENTQuatre, edo La Villette Parkea.

Txiki samarra (CenQuatrek: 40.000 metro karratu), edo oso handia (La Villette: 55 ha.) diren arren, kultura eta artearen espazio publikoak dira, grina berdina dute: sortzaile eta kategoria sozial guztiak, disziplina eta belaunaldi guztiak elkartu nahi dituzte espazio ireki batean, elkarren arteko ernalketaz eta inkubazio produktiboz osatuz. Ikus daiteke CentQuatren auzoko hip-hop dantzariak. Sabaipe berean, metro batzuk haruntzago, oso chic den “Galeria Continua” italiarrak , FIACeko vedetteen batek, bere 25. Urteurrena ospatzen du, nazioarte mailan izena duten artisten erakusketa handinahi batez.

La Villetten, hiri parke handia osatzen duten elementuak bildu dituzte. Hara etortzen dira, belar gainean piknika egitera familia eta lagunak –lehen ekintza kulturala–, herri kulturan hobeto egiten dena baita. Zenith aretoa rock eta musika ozenarentzat dago prestatua; Kabaret basatia, gaur egungo zirkoaren kapitela da. Eta kultura jakintsuan hobeto egiten dena, Zientzien Hiria, antzerki eta dantzarako areto handia; Filarmonia berria musika klasikorako.

La Villette eta CentQuatre elkar topatzeko eta sakabanatzeko tokiak dira, “gizartea egiteko”, artearen eta kulturaren neurri guztien inguruan. Hiriak horretarako balio du.

Mugimendu hau ez dago ekintza publikotik isolatuta, ez tradizio hori indartsua den lurraldean, alegia Frantzian. Baina lur gainean ari diren artisten eraginez gauzatzen da (artista, kolektibo, elkarte), ekintzaile pribatuen eraginez (fundazioak, mezenasak), eta botere publikoen eraginez (Hi- riak gehienbat), sortzen ari diren tendentziei adi. Europan zehar kultura arloko profesionalek berez sortutako kultura arduradunen sareak Eta lagungarri dituzte; elkarren artean gogoeta egiten dute eta “bono praktikoak” zabaltzen.

Baina Europa? Mugimendu honek bera gauzatzen laguntzen du. Ez dute halakorik egiten: nazio- nalitatea gorabehera besteekin lan egiten ez duen artistak, bere kidekoek pixka bat iparralderago, ekialderago edo mendebalderago egiten ari direnaz arduratzen ez den zinegotziak, mugaz bestal- deko kideekin biltzen ez den egitura arduradunak. Publikoa bera joan eta etorri egiten da jaialdiz jaialdi urtero, gainera.

Bada kultura eta arteen espazio europarra, azken hogei urte hauetan aise zabaldu dena, erai- kitzen ari den espazio europarraren oinarri.

Eta Europako Batzordea?

Kulturak aurrekontu nahikorik ez du (% 0,1, berez ahula den multzoan), kultura nazio konpetentzia gisa mantendu nahi duten Estatuek motelduta, hala edo nola lagundu dio mugimenduari. “Europako kultur hiriburu”ek lagundu dute, metropoliak jai kultura eszena gisa antolatu baitira, berrikuntzaren la- borategi bilakatuz. “Gau Zuri”, “Ondare Eguna” “Musika Jaialdi” eta horrelakoen txanda hartu dute.

Era berean, profesionalak elkarrekin hitz egitera, artistak espazio europarrean elkarrekin lan egitera behartu dituzte, diruz lagunduz, poliki bada ere, baina lagunduz auzoekin lan egitea maite duten artistak. Berak ere gizendu du, beste ezerk ez bezala, ekonomia parametroen (eta politikaren parametroen) arabera egituratu den espazioan berreraikitzen ari den kultura europarraren “Mito mobilizatzailea”.

Zein tokia dute maite dugun Hegoaldeko Europako hiriek? Donostiak? Bilbok?

Paradoxa moduan hartu behar da penintsularen mutur hori Europaren kulturaren berrasmaketa horretatik kanpo geratu dela. Donostiak “Europako kultur hiriburu” gisa une ederrak izatea nahi da, erabat konbentzitu gabe. Eta Tabakaleran, hiri bizimodurako mauka bada ere, hitz egin dugun hondakin horietako bat baita, hartu beharko lirateke garapen proiekturako orientabideak.

Eta Bilbo, Europan birmoldaketa eredugarri gisa ikusia baitago Europan? Egia da: ontzigintza berritua ibaiaren ondoan; Alde Zaharra berritua, Nerbioi ibaia Hirira ekarria, Guggenheim hiriaren oinarri gisa hartua eta inguruan Calatrava, Pelli, Siza, Isozaki eta Moneoren lanak. Fosterren me- troa ahantzi gabe, zeinak Bilbo itsasora eramanez, itsas ondoko hiri egin baitu, munduari zabalik dagoen hiri azken finean.

Baina non da kulturaren plaza publikoa, “Grand Place” alegia, edo gaurko eta biharko “elkarre- kin bizitzea”? Alde Zaharreko tabernak zoragarriak dira, baina ez da nahikoa horrekin.

Espazioa badago Bilbon. Zorrozaurre du izena. Hiriaren bihotzean dagoen ia uharte bat: aben- tura lurralde miresgarria, garatu zain dagoen imajinarioa. Esan baita “Bilbora, ibaitik zehar iristen da adimena”.

Baina, itzulpena zehaztu behar da. “Europa, itzulpena da”, zioen Umberto Ecok. Eta baldin eta badago kulturaren europar ideiarik, Hiri lokarri gisa hartzen duena, itzulpena espiritua du. Ezberdin- tasunak gainditzeko tresna da eta elkar aberasteko langai, gizon-emakume eta ideiak zabaltzeko, jakin min, bilatze espirituaren zerbitzuan, identitate finko, mugiezin, hildakoen aurka, gaur egun hainbat europarren baitan bizi diren pasio tristeen aurka.

Eta horrela gure Europa bizi ahal izango da, Eta guk Europa kultura dat, gure kultura izan dadin lan egingo dugu.

 

 



Post a new comment